 |
Señor
No, 1993ko udaberrian Buenavistako
lokaletan jaio zen. Hau da, donostiako punk-rock-aren
harrobian sortu ziren. Xabi (gitarra
eta ahotsa) eta Mikel (baxua)
La Perrrera talde enblematikoaren
partaideak ziren eta taldearen banaketaren ondoren
proiektu berria sortu zuten. Horretarako,Andoni,
aldez aurretik Dead Movies taldean aritua zena,
bateria jole bezela eta ordu arte esperientziarik
ez zuen Imanol (gitarra) hartu
zituzten.Taldeak eragin ezberdinak ditu baina
baliteke,garrantzitsuenak 70. hamarkadako rock
gogorrenean (Stooges, MC5, Motörhead ...)
eta 77ko punk-ean (Damned, Dead Boys, Ramones,
Saints ...) oinarria izatea. |
1994ean bost abestiz
osatutako maketa bat atera zuten. Maketa honek No
Tomorrow zigiluaren arreta deitu zuen
eta 7” ateratzeko prestatu zuten. Baina azkenean,
maketa horri urte hartako irailean grabatutako abesti
berriak gehitu zizkioten eta Señor
No taldearen aurkezpen LP-a sortu zuten.
LP hau, NTren bigarren erreferentzi
“handia “ bihurtu zen. Diska, urte amaieran
argitaratu zuten eta kritika ezberdinak izan zituen,
batzuek oso gogotsuak eta sutsuak eta beste batzuek,
aldiz, hotzak. Nahiz eta diskoko soinuak ez duen taldearen
zuzeneko indarra isladatzen (zalantzarik gabe penintsulako
talderik indartsuenetariko bat da ) izugarrizko lan
trinkoa da. Gitarra duelu itzelez josita dago eta hainbat
abesti antologiko daude.
LP hau argitaratu ondoren
Señor No taldearen
lana asko gehitu zen, zuzeneko ekitaldi asko ematen
hasi ziren eta beste bi lan berri 7” batean atera
zuten, (Motörhead-en jarraitzaile den edonork derrigorrez
entzun beharreko ikaragarrizko “Mira mi dedo “
lana eta ia bi urte ondoren beraien bigarren LP-a “No
Mundo”). Hau izan zen Señor
No-k barrruan zeraman benetako Lp-a. Lan
honekin, ekoizpen aldetik behintzat, lehenegoarekin
lortu ez zutena lortu zuten. Abestiak bata bestearen
atzetik inolako treguarik gabe doaz
(11 abesti 24 minututan ), gitarren soinua suntsikorra
da eta bertsioak ezinhobeak dira ( bereziki Who taldearen
"Pictures of Lily") . Hilabete gutxitara kritiko
batzuek,aurkezpen LP-arekin gertatu zen bezalaxe, urteko
lana bezela definitu zuten. Harrez geroztik, Señor
No hainbat bilduna nazional eta internazionaletan
agertzen hasi zen.
98. urtean zehar abesti
berriez eta bertsioez osaturiko bi 7” argitaratu
ziren. Gelditu gabe aritu ziren eta estatu guztitik
kontzertuak eman zituzten. 1999ko otsailean “No
me hables“ argitaratu zuten. Hau hirugarren
lan luzea izan zen, lan borobil honetan taldearen gaitasuna
isladatzen zen. Abestien maila eta estiloa, eta ekoizpenaren
emaitza argi geratu ziren, lan honek soinua hobetzea
lortu zuen baina oinarrizko intentsitatea galdu gabe,
hau da, zuzeneko funtsa guztiz gordetzea lortu zuen.
Diska honen aurkezpen bira 99ko bukaera arte penintsula
osotik iraun zuen. 2000. urtean kontzertuak ematen jarraitu
zuten eta lan berriak eginez; bilduma batzuetan bertsioak,
homenaldiak eta single konpartituak.
2001.urtean Señor
No-k diskografiaz aldatu zuen, Loli
Jackson-ekin fitxatuz, EMI barruan Dover
–en zigilua zenarekin sinatu zuten. Beraien laugarren
eta azken LP-a "Siempre te diré
que no",lanaren grabaketa 2002an bukatu
zuten. Modu harrigarri eta ustekabe batean ekoizpena
Carklos Goñiren (Revolver)
eskutik joan zen eta grabaketa Balentziako bere estudio
Mojave-n izan zen. EMI barneko krisiak Loli
Jackson-en bapateko desagerpena bultzatu zuen.
Beste diskografika batzuek aztertu ondoren, taldeak
diska beraiek auto argitaratzeko apostu ausarta aukeratu
zuen eta 2003an GP
records zigiluarekin ateratzea lortu zuten.
Diskaren argitalpenarekin batera Imanolek taldea utzi
zuen eta bere ordez , hilabete batzuetan, Gorka
(Etnies) aritu zen eta azkenik
Mikel Yarza gitarra(Teen
Dogs/Safety Pins ohia) sartu zen. Taldekide
hauekin 2004an GP
records en “La Ruta Interior”
atera zuten. Lan hau Sewergrooves
Suediar taldearekin batera ateratako single bikoitza
da. Urte berean, Bukowski tabernan
akustiko bat zuzenean grabatu zen. 2005eko irailean,
Gaztelupeko
Hotsak, gipuzkoar zigiluarekin argitaratuko
da . Hilabete batzuk aurretik Mikelek
(baxua) eta Andonik beranduago (bateria)
taldea utzi zuten. Beraien ordez beste hauek sartu dira;
taldearen ohiko laguntzailea den Unai
(Astrozombies) baxuarekin
eta Guantxe (Teen Dogs/Vincent
Von Reberb/Safety Pins ohia) bateriarekin,
honek Lobo Eléctrico-rekin
ere jotzen du. Taldekide hauekin taldearen lehenego
europear bira prestatzen ari dira
.
PIZTIA SUTAN
DAGO, MITOAK JARRAITZEN DU!!!